XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon.

- Utz itzazu emakume kaxkarin eta ume sostorren keiñu ta loxintxakeriak.

- Zure gorputzaren iduri osoa animako era on eta pakearen erraiñu izan dedilla.

Etzazu esan: Onelakoa nazu ni... nere izakeraren gauzak dira.

- Gizontasunezaren gauzak, obeto.

- Zaite gizon esto vir.

Ezetz esaten oitu zaite.

Atzea emaiozu maltzurrari, susmurka belarriratzen zaizunean: zertarako naastu eure bizitza?.

Etzaitezela errikerietan txikitu.

Aunditu ezazu biotz ori, mundu-guzti'tar izateraiño, au da katoliko.

Etzaite olloen antzera egatu, arranoen gisa igo zaitezkelarik.

Baretasun.

- Zergatik asarretu, asarrearekin Jainkoa iraintzen badezu, lagun urkoa gogaitzen badezu, zerorri amorratzen bazera....